Artziniega Ibilaldia 2020 (eus)

2020ko Martxoaren 1ean “Yarri memoriala” Artziniegako mendi ibilaldiaren  XI. edizioa egingo dugu.

Urtero lez, bi ibilbide prestatu ditugu Artziniegako mendietan barrena: laster emango dugu ibilbideon berri, baina ez da aldaketa handirik izango aurreko urteekin alderatuta

Ibilaldi luzea 8:00etan abiatuko da Artziniegako frontoitik, eta laburra ordu eta erdi geroago, 9:30ean. Izena eman daiteke webgunearen bidez otsailaren 26ra arte eta egunean bertan 7:00etatik 7:45era MARTXA LUZERAKO eta 8:30etik 9:15era MARTXA LABURRERAKO.

martxa2020

Ibilbide laburra: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/artziniega-ibilaldia-2020-txikia-alternativa-3-46638226

Ibilbide luzea: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/artziniega-ibilaldia-2020-luzea-46638135

 

 

IZEN-EMATEA

Web bidezko izen-emateak itxita. Igandean eman ahal izango duzu izena irteeran.

 

ZERBITZUAK

Ibilbide luzean anoa-postua egongo da jateko eta edatekoarekin . Amaieran, bi martxetako parte-hartzaile guztietzat odoloste errea banatuko da frontoian bertan, bai eta ardoa eta edariak ere.

Eguerdian bazkaldu gura duenak aukera dauka hiriko taberna eta jatetxeetan.

 

IBILALDIAREN ARAUAK

Laster eskura

 

APARKATZEKO


NON GAUDEN

Artziniega Aiaraldea eskualdean dago (Araba), Bizkaiko eta Burgoseko mugatik oso hurbil. Bilbotik 27 km daude (Cadaguako korridorean Sodupen BI-2604 errepidea hartuz) eta Gasteiztik 55 km (Amurriotik).

Autobusa: Bizkaibusa domeketan 8:30etan ateratzen da Termibusetik, ordu birik behin.

Aparkalekuak: lehengo futbol zelaia (Geltoki Plaza) eta kirolgunea (La Bárcena). La Bárcenako aparkalekua furgoneta eta autokarabanentzako egokituta dago.

Zuen zain gaude!

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: