Artziniega Ibilaldia 2018 (eus)

2018ko Martxoaren 4an “Yarri memoriala” Artziniegako mendi ibilaldiaren  IX. edizioa egingo dugu.

Urtero lez, bi ibilbide prestatu ditugu Artziniegako mendietan barrena: luzeak 26 km izango ditu eta mendizaleek Peñalba, Otsati eta Zaballa mendien tontorrak zapalduko dituzte; laburrak berriz 13 km izango ditu eta Zaballa mendira joango da, Soxoguti eta Soxon zehar. Jatekoa eta edatekoa egongo da ibilbide luzean, bai eta amaieran frontoian guzti-guztientzat.

Ibilaldi luzea 8:00etan abiatuko da Artziniegako frontoitik, eta laburra ordu eta erdi geroago, 9:30ean. Izena eman daiteke webgunearen bidez otsailaren 28ra arte eta egunean bertan 7:00etatik 7:45era MARTXA LUZERAKO eta 8:30etik 9:15era MARTXA LABURRERAKO.

martxa2018_2


TRACK

Martxa labura:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/marcha-de-montana-de-artziniega-2018-larga-26-km-22627955

Martxa luzea:

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/marcha-de-artziniega-2018-corta-13-km-22628293

 

IZEN-EMATEA

Internet bidezko inskripzioak itxita.

Egunean bertan egin daiteke 7:00etatik 7:45era MARTXA LUZERAKO eta 8:30etik 9:15era MARTXA LABURRERAKO

ZERBITZUAK

Ibilbide luzean anoa-postua egongo da jateko eta edatekoarekin . Amaieran, bi martxetako parte-hartzaile guztietzat odoloste errea banatuko da frontoian bertan, bai eta ardoa eta edariak ere.

Eguerdian bazkaldu gura duenak aukera dauka hiriko taberna eta jatetxeetan.

 

IBILALDIAREN ARAUAK

Laster eskura

 

APARKATZEKO


NON GAUDEN

Artziniega Aiaraldea eskualdean dago (Araba), Bizkaiko eta Burgoseko mugatik oso hurbil. Bilbotik 27 km daude (Cadaguako korridorean Sodupen BI-2604 errepidea hartuz) eta Gasteiztik 55 km (Amurriotik).

Autobusa: Bizkaibusa domeketan 8:30etan ateratzen da Termibusetik, ordu birik behin.

Aparkalekuak: lehengo futbol zelaia (Geltoki Plaza) eta kirolgunea (La Bárcena). La Bárcenako aparkalekua furgoneta eta autokarabanentzako egokituta dago.

Zuen zain gaude!

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: