Artziniega Ibilaldia 2017 (eus)

2017ko Martxoaren 5ean “Yarri memoriala” Artziniegako mendi ibilaldiaren   VIII. edizioa egingo dugu.

Urtero lez, bi ibilbide prestatu ditugu Artziniegako mendietan barrena: luzeak 23 km izango ditu eta mendizaleek Peñalba eta Otsati mendien tontorrak zapalduko dituzte; laburrak berriz 11 km izango ditu eta Otsati mendira joango da, Soxogutin barrena herrira itzultzeko. Jatekoa eta edatekoa egongo da ibilbide luzean, bai eta amaieran frontoian guzti-guztientzat.

Ibilaldi luzea 8:00etan abiatuko da Artziniegako frontoitik, eta laburra ordu eta erdi geroago, 9:30ean. Izena eman daiteke webgunearen bidez martxoaren 3ra arte eta egunean bertan 7:00etatik 7:45era MARTXA LUZERAKO eta 8:30etik 9:15era MARTXA LABURRERAKO.

img_-ac39jg


TRACK

Martxa laburra:

http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=12079072
 
Martxa luzea:
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=11981235
 

IZEN-EMATEA

On line inskripzioa itxi da. Egunean bertan egin daiteke 7:00etatik aurrera martxa luzerako eta 8:30etik aurrera martxa laburrerako.

ZERBITZUAK

Ibilbide luzean anoa-postua egongo da jateko eta edatekoarekin . Amaieran, bi martxetako parte-hartzaile guztietzat odoloste errea banatuko da frontoian bertan, bai eta ardoa eta edariak ere.

Eguerdian bazkaldu gura duenak aukera dauka hiriko taberna eta jatetxeetan.

 

IBILALDIAREN ARAUAK

arauak_2015

APARKATZEKO


NON GAUDEN

Artziniega Aiaraldea eskualdean dago (Araba), Bizkaiko eta Burgoseko mugatik oso hurbil. Bilbotik 27 km daude (Cadaguako korridorean Sodupen BI-2604 errepidea hartuz) eta Gasteiztik 55 km (Amurriotik).

Autobusa: Bizkaibusa domeketan 8:30etan ateratzen da Termibusetik, ordu birik behin.

Aparkalekuak: lehengo futbol zelaia (Geltoki Plaza) eta kirolgunea (La Bárcena). La Bárcenako aparkalekua furgoneta eta autokarabanentzako egokituta dago.

Zuen zain gaude!

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: