ARTZINIEGA IBILALDIA 2016 (eus)

2016ko Martxoaren 6an “Yarri memoriala” Artziniegako mendi ibilaldiaren   VII. edizioa egingo dugu.

Urtero lez, bi ibilbide prestatu ditugu Artziniegako mendietan barrena: luzeak 23 km izango ditu eta mendizaleek Peñalba eta Otsati mendien tontorrak zapalduko dituzte; laburrak berriz 11 km izango ditu eta Otsati mendira joango da, Soxogutin barrena herrira itzultzeko. Jatekoa eta edatekoa egongo da ibilbide luzean, bai eta amaieran frontoian guzti-guztientzat.

Ibilaldi luzea 8:00etan abiatuko da Artziniegako frontoitik, eta laburra ordu eta erdi geroago, 9:30ean. Izena eman daiteke webgunearen bidez martxoaren 3ra arte eta egunean bertan 7:00etatik 7:45era MARTXA LUZERAKO eta 8:30etik 9:15era MARTXA LABURRERAKO.

 

martxa2016TRACK

Martxa laburra:

http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=12079072
 
Martxa luzea:
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=11981235
 

IZEN-EMATEA

INTERNET BIDEZKO IZEN-EMATEA ITXITA. IGANDEAN BERTAN EGIN DAITEKE 7:00ETATIK AURRERA.

ZERBITZUAK

Ibilbide luzean anoa-postua egongo da jateko eta edatekoarekin . Amaieran, bi martxetako parte-hartzaile guztietzat odoloste errea banatuko da frontoian bertan, bai eta ardoa eta edariak ere.

Eguerdian bazkaldu gura duenak aukera dauka hiriko taberna eta jatetxeetan.

Bazkaltzeko:  La Encina, Artziniegako Batzokia, Iturrialde, Torre de Barretaguren, El Fresno, Montenegro.

IBILALDIAREN ARAUAK

arauak_2015

APARKATZEKO


NON GAUDEN

Artziniega Aiaraldea eskualdean dago (Araba), Bizkaiko eta Burgoseko mugatik oso hurbil. Bilbotik 27 km daude (Cadaguako korridorean Sodupen BI-2604 errepidea hartuz) eta Gasteiztik 55 km (Amurriotik).

Google Maps (Steetview erabili dezakezue frontoiaren inguruak ikusteko, irteera handik egingo da eta )

Autobusa: Bizkaibusa domeketan 8:30etan ateratzen da Termibusetik, ordu birik behin.

Aparkalekuak: lehengo futbol zelaia (Geltoki Plaza) eta kirolgunea (La Bárcena). La Bárcenako aparkalekua furgoneta eta autokarabanentzako egokituta dago.

Zuen zain gaude!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: