Artziniegako mendi duatloia: ibilbidea

Hona hemen Artziniegako I. Mendi Duatloiaren ibilbideen xehatsunak:

1. sektorea (trail 5.600 m)

Sektore hau Artziniegako frontoian hasiko da eta lehengo zabortegiraino igoko da Las Caserías auzotik. Puntu horretaraino asfaltoa izango da eta goiko aldean basabideak. Jaitsiera oso azkarra da.

2. sektorea (BTT 13.700 m)

Bizikletako sektorea alde zaharretik joango da lehenengo, ondoren Lastrako zubira jaitsi eta mendira sartzeko. Soxogutiko goiko aldeko basabideetatik joango da gehien bat, eta bi itzuli eman ostean zirkuitu txiki bati Soxogutiraino jaitsiko da bide zaharretik Artziniegara itzultzeko. Zirkuitu azkarra eta polita da, osorik bizikleta gainean egiteko modukoa.

3. sektorea (urbanoa 1.610 m)

Artziniegako alde zaharretik izango da, kale guztiak zeharkatuz eta Geltoki Plazan buelta oso bat emanez.

Hornidurari dagokionez, edatekoa egongo da 1. sektorean eta edatekoa eta jatekoa bigarrenean. Helmuga puntuan ere jatekoa eta edatekoa egongo da eta txitxiburduntzia amaitu ostean.

 

track

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: