ARTZINIEGA IBILALDIA 2013

Imagen

Martxoaren 3an, domeka, “Yarri memoriala” Artziniegako mendi ibilaldiaren   IV. edizioa egingo dugu.

Urtero lez, bi ibilbide prestatu ditugu Artziniegako mendietan barrena: luzeak 24 km izango ditu eta mendizaleek Peñalba eta Otsati mendien tontorrak zapalduko dituzte, ondoren Zaballa mendia inguratuz Artziniegara itziltzeko; laburrak berriz 11 km izango ditu eta Sopeñako errege-bidetik Soxora igota luzearen ibilbidearekin bat egingo du bertan. Jatekoa eta edatekoa egongo da ibilbidean zehar bi martxetan.

Ibilaldi luzea 8:00etan abiatuko da Artziniegako frontoitik, eta laburra ordu eta erdi geroago, 9:30ean. Izena eman daiteke webgunearen bidez otsailaren 28ra arte eta egunean bertan 7:00etatik 7:45era.

Informazioa eta izen-ematea: https://ganzorrotz.wordpress.com/artziniega-ibilaldia-2013

********************************************************************************************************

El domingo 3 de marzo celebraremos la IVª edición de la marcha montañera de Artziniega “memorial Yarri”.

Como todos los años, hemos preparado dos recorridos a través de los montes de nuestro municipio: el largo tendrá 24 km en el que los participantes pisarán las cimas de los montes Peñalba y Otsati para llegar hasta Soxo y de ahí volver a Artziniega rodeando el monte Zaballa; el recorrido corto, por su parte, constará de 11 km y subirá hasta Soxo por el GR del Camino real de la Sopeña, para allí unirse al recorrido largo. Habrá avituallamiento a lo largo del recorrido en ambas marchas.

La marcha larga partirá a las 8:00 desde el frontón de Artziniega, y la corta hora y media más tarde, a las 9:30. Se puede realizar la inscripción a través de la web hasta el día 28 de febrero y el mismo día de la marcha entre las 7:00 y las 7.45.

Información e inscripción: https://ganzorrotz.wordpress.com/marcha-artziniega-2013

4 erantzun ARTZINIEGA IBILALDIA 2013 -ri

  1. Loratxue says:

    Kaixo! Artziniegara Joatekotan gara baina elurrik izango da ibilbidean? Edo lokatzik? Botak edo zapatilak soinean eraman jakiteko…..

    • Ganzorrotz says:

      Epa! Bietatik egongo dela uste dugu, baina elurra goietan besterik ez. 400-500 metrotik behera ez dugu uste ezer geratuko denik iganderako. Tontorretan nahikotxo dago. Lokatza ziurtatuta daukagu, zoritxarrez; elur eta euri asko egin du eta. Ondo izan eta igandera arte!

  2. Euria says:

    Kaixo!!Biharko mendi martxara joateko asmoa daukagu baina Gipuzkoatik goanez dutxatzeko tokirik egongo den jakin nahi nuke. Mila esker!!

    • Ganzorrotz says:

      Kaixo! Egongo da dutxatzeko lekua, baina frontoiko dutxak izango dira eta ez dira asko, beharbada itxaron beharko da apur bat (orduaren arabera). Ez daude gizon eta emakumeentzako berezita. Ondo izan eta bihar arte!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: